XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere txosnaren aurrean, makila baten arrimoan, gizon zahar bat zegoen zutik.

Bere kopetako zimurrek oso zaharra zela adierazten zuten.

Bai, makina bat eguzki bero hartutako gizona huraxe! Bere hiru haurrak jolasean eta Kaskarintxo lo utzirik, gizon harengana zihoan emakume beltza.

Eta honela hitzegin zion: - Aizu Txoan, badakit gure arteko zaharrena eta jakintsuena zarela.

- Lur, mendi, ibai eta haizeak ederki ezagutzen dituzu.

- Baina ez dakit gaur gure auzoan gertatu denaren berririk izango duzun.

- Ez, ez dakit ezer - erantzun zion zaharrak.